Skip to main content

HOTEL BAT GIPUZKOA ERDIAN

Hotel Loiola

Loiola hotela Gipuzkoa erdialdean, Urola bailara ederrean kokatua dago, Euskal kostaldetik 15 minutura eta Donostiatik 40 minutura.
Loiolako Basilika eta bere zelai zabal eta lasaiak metro batzuetara ditugu.

Bi izarreko hotel dotorea, tradizioa eta diseinua naturalitatez nahasten dira bertan, bezeroarentzako leku goxo eta xarman bat lortuz.

Gure jatetxean, ikutu berri bat duen betiko euskal gastronomiaz gozatzeko aukera izango duzu.

Abiapuntu bikaina Gipuzkoako kostaldea ezagutzeko, oporraldi ederrez gozatzeko edo asteburuko ihesaldia eginez deskonektatzeko.

Gipuzkoan negozio-bidaietan atseden hartzeko hotela; negozio bilerak eta otorduak antolatzeko espazio atseginak topatuko dituzu bertan.

Hotelean berritutako logela aukera zabala dugu, denak gure bezeroen erosotasunean pentsatuak.

Logela Bikoitza

Logelak, guztiz hornitutako bainugela, telebista eta doako WIFIa.

Hotelak ohe bikoitzeko 6 logela ditu. Bataz besteko logelen azalera 15 m2 direlarik. Bikoteentzat erosoak eta egokiak.

Erosotasuna, argitasuna eta lasaitasuna definitzen dute gure logelen egonaldiak.


Twin Logela

Guztiz hornitutako bainugela, telebista eta doako WIFIa.

Hotelak banako bi ohedun 29 gela eskaintzen ditu, denak ohe gehigarri bat jartzeko aukerarekin. Logelen azalera gutxi gorabehera 15 m²-koa da. Bi edo hiru pertsonentzako logela eroso eta egokiak.

Erosotasuna, argitasuna eta lasaitasuna definitzen dute gure logelen egonaldiak.


Enpresentzako beste zerbitzu batzuk
Hoteleko jatetxea urte osoan irekita dago. Ekitaldi mota ezberdinak egiteko bilera areto zabala daukagu: enpresa bilerak, merkataritza exposizioak, elkarrizketak... Behar duenarentzat aurkezpen egokiak egiteko ikus-entzunezko materiala erabilgarri dugu.
hotela enpresak bilerak

HOTELEKO ZERBITZUAK

  • Doako parkina
  • Igogailua
  • Doako wifia
  • Parabolika
  • Bilera aretoa
  • Telebista
  • Taberna
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako sarbideak eta guztiontzako eremuak
  • Jatetxea
  • Telefonoa

Behar dezakezun guztia

Zerbitzu gehigarriak

Beheko solairuan, harrera ondoan, egongela bat dugu zure eguna antolatu ahal izateko edota relax momentu bat izateko. Telebista, eguneroko prentsa eta WIFI-a dugu.

HOTEL LOIOLA

OPORRENGATIK ITXITA

HOTELA
abenduak 21etik urtarrillak 6 arte (biak barne)
JATETXEA
abenduak 21etik, urtarrillaK 12 arte (biak barne)

hotel loiola premio turismo 2024
  • Hasiera
  • Historia
  • Hotela
  • Jatetxea
  • Take-Away
  • Galeria
  • Turismoa
  • Kontaktua

Hotel Loiola
Loiolako Inazio Hiribidea, 47
20730 AZPEITIA · Gipuzkoa

  • 943 15 16 16
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

© Hotel Loiola | Documentazio legala | Web mapa