Skip to main content

HOTEL LOIOLA

HISTORIA HANDIKO HOTELA

IZARRA HOTELA

Hotel Izarra-ren historia 1928. urtean hasten da, Natividad Acha eta bere ahizparekin. Urte haietan kategoria handiko hotel bezala ikusia zegoen, "Estrella de Oro" ziurtagiria zuelarik.

1974. urtean Pedro Azpiazu Gurrutxaga eta Maria Iriarte (gaurko jabearen gurasoak) bere emazteak, hartu zuten hotela, eta urte askotan martxan egon eta gero, hotela berritzeko une ona zela erabaki zuten, horrela, hotela 32 gela berrirekin handituz. Urte batzuk geroago, eranskin bat gehitu zioten hotelari, bertan jatetxea kokatuz eta honela hotelaren zerbitzuak handituz.

Pedrok eta Maríak Hotel Izarra 22 urtetan zehar zuzendu ondoren, 1996an, Olatz Azpiazuk eta bere senarra, Juan Manuel Labakak, hotel berriarekin hasi ziren. 35 logelako hotela eraiki zuten hotel zaharraren ondoan eta gaur egun ezagutzen dugun izena eman zioten, Hotel Loiola.

Bere garaian, Hotel Izarra zeremonia ezberdinak ospatzeko erreferentzia lekutzat nabarmen egin zen Azpeitian eta bere inguruan, batez ere ezkontzak egiteko garaian.

2007. urtean, Azpeitian auzo berri bat eraikitzeko asmotan, Izarra eraisteari ekin zioten.


1996 urtean Hotel Loiola iritsi zen

Hotel Loiola

Loiolako Inazio Hiribidea, 47
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
943 15 16 16
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Sare Sozialak